File Info : Zientziaren igaliak | EBOOK UNDUH :ZIENTZIAREN IGALIAK |
Contents :
Literatur itzulpena hedabideetan - EIZIE Zientziaren igaliak Jakintzaren arbola Jatorrizko izenburua: El rbol de la ciencia Egilea: Pio Baroja Itzultzailea: Josu Zabaleta Argitaratze urtea: 2006 Argitaletxea: Alberdania&Elkar KARLOS DEL OLMO Laster ehun urte beteko ditu Jakintzaren Arbola nobelak. Mende oso bat behar izan dute euskal erakundeek orain arte tanta-tantaka euskaraturiko Barojaren lanen baranora bateratsu bi lan ekartzeko nora eta literatura unibertsaleko obra dirdiratsuenetako batzuk elkartzen dituen larrainera. Nonbait idazlearen heriotzaren urteurrenak bat-batean lozorrotik (eta ikara batean) iratzarri zituen arduradun politiko batzuk. Eta tarrateko batean antolatzen ekin zioten zuten gaztelaniaz idatzitako idazle baskoen ikurretako bati omen egiteko modua: Literatura Unibertsala baratzeko arbolaren arrimu epelera erakarri zituzten Pioren bi lan. Atsotitzak emaniko "pentsatu prisarik gabe ekin geratu gabe" aholkuaren albisterik ez baten batek. Eskerrak beste erran zahar bat bete behintzat guztiz bete ez dena alegia "laster lan alfer lan". Edo eskatologikoago esanda "laster lan kaka lan" ez dela gertatu tartean EIZIE elkarteak jarritako borondateari esker. Zorionez iradua goiti-behiti ezin emaitza txarrik etorri itzulpenaren ardura Josu Zabaletaren esku jarrita Kultura Saileko arduradunek egin legez. Jakintzaren Arbolak beti inguratu du arrakasta handia XIX. mende hondarreko espainiar gizartea ondoen erakusten zuen eleberrietako baten gisa. Egun ere erraz lekualda liteke eta ehun urte geroagoko espainiar eta euskal gizartera erakarrita aztertu ea bestela irakurriaz eduki batzuek aldez artean ere indarrean dirautenetz. Eleberriko protagonista --bere xumean-- heroikoaren bitartez Barojak espainiar gizartearen hainbat geruza zeharkatu zituen mende amaierako erretratua egiteko. Garai hartako (gaurko ) gizartearen etsipen morala ezinegona buru nahasmendua argiro jarri zituen idazleak irakurlearen aurrez aurre. Ustel usaina omen zerion orduko gizarteari eta aldez edo moldez kirats harexek behartu zuen gaixotzat jotzen zuen gizaldraren berri nobelatua ematera. Heroia medikua zientzialaria gizarte arrazionalaren ikur ezin hartaratuta ibiltzen da minbizi hiltzaile batek Literatur itzulpena hedabideetan - EIZIE jotako gizarte batean. Familia maitasuna bizitza politikoa den-dena endekatze prozesu batean murgilduta agertzen da. Familia gerra eremua. Maitasuna gazi-gozoa. Politika klan edo tribu sail bat. Irakaskuntzan lanean gizatasuna urri bai urri. Giza aberea pizti izan hurrean. Prentsa errealitatea jabeen nahierara desitxuratzen. Eta protagonista (idazlea bera ) hodei guztien azpitik eta "borroka guztien gainetik". Inperio izatetik harrotasunetik armen indarretik nolabaiteko porrotaren egunerokotasun aspergarriaren behazuna tantaka edatera joan beharrean izango da bat baino gehiago. Dena dela harako inperio hura dena dela eskuan arma dagoela abiarazitako borroka. Ezin ukatuzkoa da liburuaren arrakastaren zioetako bat irakurle asko protagonistarekin identifikatzean datzala. Ikusgarri gertatzen da bestalde protagonistaren itzal babeslea Iturrioz deiturako mediku euskaldun bat izatea. Kant eta Schopenhauer irakurgai ematen zizkionak gainera. Paperari pesimismoa zinismoa zorigaiztoa darizkio indartsu joandako urteak goitibehiti. Protagonistak aitzindari puntu bat zuela diosku Barojak baina ez omen zuela bizitzeko indarrik. Eta ba ote bekatu astunagorik (gizarte) gazte batengan Atsegin Baratzeko arbolako sagarra jandako guztiak mundura egotzi gaituzte. Eta mundua arranoa da. Josu Zabaletak eman digun fruitua ederra denik ezin ukatu. Erraz eta goxo irakurtzen da eta aise irudika daiteke idazlea euskaraz mintzo zaigula zuzen eta artez. Baina Itzeakoaren obrak beste patxada bat eskatzen zuen eta testuak beharbada beste orraztutxoren bat larritasunaren koskak leuntzeko batez ere kontuan izanda seguru asko XXI. mendean bestelako argitalpenik nekez edukiko duela. Azken batean gero da bihar.
- Rating :
- Search Skype/AIM!
- File Type : .pdf
- Length : 2 pages
- File Size: 88.6 kb
- Virus Tested : No
- Verified : 2013-03-30
- Source: www.eizie.org
INFO HASH : 6e1a219bb48983ab4ba8e4a2f6aa5886ca113417
blog comments powered by Disqus

Download now