Contents :
Elantxobeko alkatesa eta zinegotziak Euskaltzainkideak Elantxobeko guztiak Arratsalde on. Nork bere ametsen artean izaten ditu halako batzuk barru-barrukoak bizitzan zehar behin bakarrik gauzatzen direnak edo beste modu batera esanda sarri baino bakan eta bakoizturik gorpuzten direnak. Halakoxea da gaur egunekoa niretzat. Hain zuzen ere Elantxobeko herrian Elantxobeko euskal idazleak omentzen ditugula elantxobetarrei berba egiteko aukera izatea. Ez da ez aukera eskasa Ogo oko punta etxeko duen batentzat etxean entzun bainituen ume-umetatik Elantxobeko zertzeladak. Hamaikatxo bider etorri naiz etorri ere Ibinagatik behera Elantxobeko portura nahiz goiko aldera aspalditik munduan zehar ibilitakoa babes eta kai ezagun eta amultsura datorrenaren antzera. Tankera horretakoa da niretzat Elantxobe Natxitxun Ean eta Ibarrangelun erroak izan eta aldian-aldian hona etorri bitartean. Denborak alabaina laburtasunaren izenean dihardu eta ondotxo dakizuenez ni baino jakituria handiagokoak daude gaur gure inguruan zuei hitz egiteko prest. Zilegi bekit nolanahi ere eurok aurkeztu bitartean bizpahiru gomuta plazaratzea Euskaltzaindiak Elantxoben duen egokiera baliatuta: 1) Joan bedi lehena gure gaurko hiru idazleak gogoratzeko hain justu ere aldi eta egoera desberdinetan euskarari eusteko gauza izan zirelako. Kronologiaren aldetik hasierakoa da Gorgonio Renteria Igone Etxebarria euskaltzainak aipatuko dituela haren xehetasunak. Gerokoagoak dira Andima Ibinagabeitia eta Aita Imanol Berriatua. Bi-biok elantxobetarrak bi-biok euskarari atxikita euren ibilbideak dira erakuslerik agerikoenak garai bateko euskal kulturaren esparruan. Hartara eurok ezagutu eta gerora ere euskalgintzaren eta euskal letretako ahaleginetan aditu diren hiru euskaltzain izango zaizkigu hizlari: Xabier Kintana Berriatuari buruz eta Txomin Peillen eta Bernardo Atxaga Ibinagabeitiaren inguruan. 2) Hiru izateak ez du ukatzen laugarrenaren aipamena abagune ezin aproposagoa baita hau Ruiz de Azua tar Andoni Ogo ope (19041974) zuen aurrean aipatzeko. Elantxobeko euskaltzale eta abertzale sutsua haren lanak kazetaritzakoak zein bestelakoak oraindik ere bildu gabe daude norbaitek noizbait batuko dituelakoan. Gomutaren gomutaz gogora ekar ditzadan haren Ipui ak eta izkirimiriak (Bilbo 1936) eta kazetaritzaartikuluak Euzkadi Eguna edo Aberri argitalpenetan. Gerra ostean Mexikon erbesteratua Euzko Deya Ekin eta osterantzeko aldizkarien ardura ere izan zuen. 3) Idazleak dena den ezin sortu horretarako girorik ez badago. Elantxobeko herriak aspalditik erakutsi du euskararekiko atxikimendua eta horixe izan da betidanik inguruan bizi izan garenontzat eredu eta gidari. Niretzat ere hauxe da unerik egokiena hori aldarrikatzeko Elantxoben bertan jaso nituelako gazteago nintzela Azkue zenaren gramatika eta Novia de Salzedoren hiztegia eskutik eskura Anaitasuna aldizkariaren sail oso batekin eta euskara aurrera eramateko aholkuarekin batera. Horrexegatik jarri nahi ditut gaur ageriko elantxobetar guztien irudiz Eufemia Petra eta Alfontso Gabiola elantxobetarren izenak euskaltzaletasunaren adibide nabari moduan. Horiena ere bada itsas euskaltzaletasuna mundu zabaleko euskaltzaletasuna Elantxobeko lehorrekoek zein itsastarrek beti adierazi dutena eta egun omentzen ditugun idazleek ere egoki erakutsi zutena. Eskerrik asko beraz Elantxobeko Udalari eta herritarrei egunotan eman digun harrerarengatik. Eskerrik asko orobat euskarari erakutsi dioten atxikimenduarengatik. Buka ditzadan nire hitzak eta izan dezaten orain nire mahaikideek euren txanda. Horren aurretik hala ere Euskaltzaindira etorri den mezua irakurriko dizuet Andima Ibinagabeitia zenaren senideek bidalia hauxe baita zalantzarik gabe arestian goraipatu dudan euskararekiko atxikimendu horren erakuslerik begi-bistakoena. Honetara dihardu: ! " # " $ " % " & ! $ " ' ( ) " " * & + - +-& Mila esker Esan dut Andres Urrutia euskaltzainburua Elantxoben 2006ko maiatzaren 26an
- Rating :
- Get Online Jobs!
- File Type : .pdf
- Length : 3 pages
- File Size: 68.2 kb
- Virus Tested : No
- Verified : 2012-03-26
- Source: www.euskaltzaindia.net
INFO HASH : ffb69800d52029648362fb51b3577b0c9cf5a0be
blog comments powered by Disqus

Download now